30 lagun Pagoetako mendi-irteeran

Pasa den igandean elkarteko haur eta gaztetxoak Pagoetan izan ziren. Guztira, 30 lagun inguru animatu ziren irteeran parte hartzera.
Eguraldi makurra izan zen eguneko protagonista baina, hala ere, mendizaleek 9 kilometro inguruko ibilbidea osatzea erdietsi zuten, Aia eta Pagoetako gurutzea lotuz.
Argazki galeria: labur.eus/pagoeta26
